Txikipedia:Ștefania Mărăcineanu

Ștefania Mărăcineanu 1882ko ekainaren 18an jaio zen, Bucaresten (Rumania), eta 1944ko abuztuaren 15ean hil zen, leku berean. 1910. urtean fisika eta kimikako graduak lortu zituen. [1]

Bizitza profesionala

aldatu

Berehala Bucaresteko (Rumania) eskola batean hasi zen lanean. Lehenengo gerra mundialaren ondoren espezialitate bat aurkitzekotan joan zen Parisera. Aldizkari zientifikoetarako artikulu asko argitaratu zituen baita ere. 1925. urtean Bucaresteko zientzietako fakultatean laguntzaile izendatua izan zen eta bertan bere lehenengo laborategia eraiki zuen.

Sariak

aldatu

Ștefaniak sari asko lortu ditu bere bizitzan adibidez Nobel sariak,[2] baina ez zen hori izan berak lortu zuen sari bakarra, izan ere, beraren kimikako lanari esker sari bat gehiago lortu zuen.

Argitarapenak

aldatu

Gai hauei buruzko argitarapenak egin zituen:

  • Alfa bonbardaketak eragindako erradioaktibitate artifizialari.
  • Beruna merkurioan.  
  • Euri artifizialaren aurkikuntza.
  • Lurrikaren eta erradioaktibitatearen arteko ustezko harremana.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Ștefania Mărăcineanu, física | Efemérides» Mujeres con ciencia 2017-06-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Ștefania Mărăcineanu: un Nobel nunca compartido | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).