Txerrikumeak

Aretxabaletako musika taldea

Txerrikumeak, Aretxabaletan sortutako punk-rock taldea da.

Txerrikumeak
Datuak
JatorriaAretxabaleta (Gipuzkoa)
Musika motapunk, rock
Urteak2012 -
Taldekideak
Xabi Muñez
Xabi Zuazabeitia
Iñaki Azkunaga
Julen Ibabe

Ibilbidea aldatu

2012an hasi ziren elkartzen Xabi Muñez, Iñaki Azkunaga eta Julen Ibabe lokalean eta taldea sortu zuten. Handik gutxira Xabi Zuazabeitia elkartu zitzaien laukotea osatuz[1]. Aretxabaletan eta inguruko herrietan kontzertu ugari eman arren 2020 urtean atera zutenn aurreneko diskoa. Aurrez 2019ko abenduan diskoaren aurrerapen gisa "Berridazten" kantuaren bideoklipa atera zuten[2]. Diskoaren izena daraman "Gorabeherak" izeneko bideoklipa ere atera zuten[3].

2023ko ekainean iritsi zen bigarren diskoa. Nora heldu izena du eta aurrerapen kanta "Ez da ezer" izan zen[4].

Diskografia aldatu

  • Gorabeherak (2020)[1]
  • Nora heldu (2023)[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «'Txerrikumeen' kantuak, lehen diskoan batuta - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
  2. TXERRIKUMEAK · Berridazten (feat. Sala Strummer). (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  3. TXERRIKUMEAK · Gorabeherak. (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  4. a b «'Nora heldu' Txerrikumeak taldearen bigarren lana kalean da jada - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).