Txerrero

Zuberoako maskaradako pertsonaia

Txerreroa Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, Maskarada gorriko kidea. Berak irekitzen du maskarada, eskuan daraman zaldi kimazko erratzarekin jendea bazterraraziz.[1] Aitzindaria da, hots, dantzari nagusietako bat.

Txerreroa
Zuberoako maskarada gorria
Txerreroa, 2011ko Santa Graziko maskaradak
Datu biografikoak

Buruan, urrez eta zilarrez brodatutako boneta gorria darama. Soinean jaka gorria, urrez apaindutako bularralde zuriarekin, larruzko gerrikoa kobrezko 8-10 txilinekin, belus beltzezko zaragoilak (belaunetarainoko galtzak), urre koloreko xingola eta litsez apainduak, galtzerdi zuriak eta azpantar beltzak.[2]

Jantziaren aldaketak denboran

aldatu

Beste garai batzuetan jantzia ezberdina zen. XX. mendeko jantziarekiko desberdintasun batzuk dira: Hirukoloredun borla txapelean, borla gorriak praken muturretan eta belaunetan eramaten zen. XIX. mendean ordea aldaketa nabariagoak zeuden. Txapela lumaduna zen, jantzia kolore askotarikoa eta kolore ezberdinetako galtzerdiak zeraman, bata gorria bestea zuria.[3]

Sinesmenak

aldatu

Erratzaren astintzea dantzariei bidea irekitzeko balio arren, izpiritu gaiztoak uxatzeko dela ere sinesten da.

Bere lanbideari buruzko teoriak badaude, nahiz eta bere dantzan honen inguruko aztarnarik ez egon. Izenaren etimologia jarraituz txerrizaina dela esaten da. Jendea zabaltzen duenez Zamaltzainaren mezularia dela ere pentsatzen da.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Aitzindariak. Etxahun alkartea, web.archive.org (kontsulta data: 2023-2-17).
  2. Santamaria, Javier. Txerreroa. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2023-2-17).
  3. a b «Txerreroa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-05-31).

Kanpo estekak

aldatu