Txantiloi eztabaida:Inperio kolonialak

Osaera aldatu

Hemen agertzen diren "inperio kolonial" batzuk (australiarra, zeelanda berritara...) "arraroak" dirudite, inoiz ez baitira hala izendatu, nik dakidala. Txantiloia beste hizkuntzetan begiratuz, azken aldaketak gehitu diren balizko inperioak (australiarra, kurlandiarra, norvegiarra, estatubatuarra, hegoafrikarra, eta zeelandaberritarra) ez dira azaltzen, oro har. Gainera, sortu gabeko arkikuluenak dira. Zer egingo dugu beraiekin? Nire ustez, egokiagoa da lehen zegoen bezala uztea). --Orereta (erantzunak) 14:43, 18 Apirila 2011 (UTC)

Edo, bestela, txantiloia "Kolonialismoa" izendatzea, ez "Inperio kolonialak". Ingelesekoan horrela dago eta agian txantiloiaren aldaketa horretan oinarritu da... --Orereta (erantzunak) 14:52, 18 Apirila 2011 (UTC)
Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrika inperioak? Nik uste alderantziz direla, gaur egungo herrialde askoren gisan Britainiar Inperioa eta Herbehereetako Inperioen kolonia ohiak direla (nahiz eta Commonweatlh erakundean egon). Hori Kanadiar Inperioa gehitzea bezala litzateke. Kolonialismoa izena jarri? Lehengokora itzultzea iruditzen zait: Australia, Zeelanda Berria eta Hego Afrikaren kolonialismoaren sustraia edo jatorria Britainiar Inperioa eta Herbehereetako Inperioan datza. Oreretarekin ados nago, lehengo txantiloia mantentzearen alde. --Euskalduna (esaidak hemen) 16:48, 2011ko apirilaren 18a (UTC)
Nik ingelesekotik kopiatu nuen, baina arrazoia duzue. Hobe lehengora itzultzea. Hala ere, Estatu Batuetako bai mantenduko nukeela menpeko hainbat lurralde dituztelako oraindik gaur egun. (Nahiz eta aurretik ingelesak izan, independizatzean hainbat itsasoz haraindiko lurralde eskuratu zituzten).--An13sa 16:12, 18 Apirila 2011 (UTC)
Aldaketa atzera bota dut. Zalantzan dago AEBak sartu behar ote ditugun. Nik ez dut argi, baina sartzea hobe dela uste baduzue, egin! Esan bezala, txantiloia "Inperio kolonialak" da; ingelesezko wikipedian, berriz, modu zabalagoan erabiltzen dute orain: "kolonialismo" egoerak sartuz. --Orereta (erantzunak) 14:10, 3 otsaila 2012 (UTC)
Begiratu hemen. Azken lerroko "Colonial empires"en berdina da gurea. --Orereta (erantzunak) 14:22, 3 otsaila 2012 (UTC)
"Inperio kolonialak" orrira bueltatu.