Txantiloi:2015-46 Nabarmendutakoa

Gaeltacht edo Gaedhealtacht (plurala Gaeltachtaí edo Gaedhealtachtaí) Irlandan irlandera mintzatzen den eremua da. Izen honekin eremu osoa edota hau osatzen duten azpieremu eta gune bakoitza ere izendatu ohi da. Eremu honetan irlandera ama hikuntza gisa eta egunerokotasunean mintzatu ohi da. Eremu honen lehenbiziko onarpena eta mugen zehaztapena 1920ko hamarkadan Irlandako Estatu Askea eratu zen garaian izan zen, hain zuzen ere Gaeleraren Berpizkundearen ondoren, eta aginte berriaren irlandera berrezartzeko eta bultzarazteko asmoen barnean gauzatu zen.

Eskozian Gaeltacht eremuaren baliokidea Gaidhealtachd eremua da, Galesen aldiz Y Fro Gymraeg eremua delakoa.

Nahiz eta 1926an lehenbiziko Coimisiún na Gaeltachta batzordearen txostena indarrean jarri, eremu honetako muga zehatzak ez dira inoiz finkatu ahal izan. Garai hartako mugak ezartzeko kopurua biztanleriaren %25a baino gehiago irlandera hiztuna izatea zen, baina kasu askotan Gaeltacht eremuaren barnean kopuru horretara iristen ez ziren lurraldeak ere sartuarazi ziren. Irlandako Estatu Askeak bere agintepeko 26 konderrietatik 15etan irlandera hiztunen edo erdi-irlandera hiztunen barrutiak zeudela onartu zuen.