Txantiloi:2014-1 Nabarmendutakoa

San Mames Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Club taldearen San Mames (1913-2013) zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da. Olabeaga auzoan dago. Estadio honen eraikuntza kudeatzen ari den elkartea San Mames Barria, E.M delarik. César Azkarate arkitektoak diseinatu du. Estadio osoa 2015eko martxoaren 20an amaitua egongo dela aurreiragarri da.

Athletic Club futbol taldeak bere historiako zatirik handienean San Mames (1913-2013) estadioan jokatu izan du, 1913an inauguratu zenetik hainbat eraberritze izan dituelarik. Estadio horren azken eraberritze handiak 1982ko Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat izan zelako burutu zen. Halere, 1990eko hamarkadan zehar estadio berri bat eraikitzeko ideia gauzatzen hasi zen, zaharra garaiz kanpo gelditzeaz gain, bertako segurtasun neurriak eta sarbideak behar bezain egokiak ez baitziren. Horri, UEFAk askoz ere neurri zorrotzagoak eskatzen zituela gehitu behar zaio, tartean oinezkoen armailak kentzea eta pertsona ezgaituentzako sargarritasuna.