Txantiloi:2014-14 Nabarmendutakoa

Saint-Pierre eta Mikelune (frantsesez Saint-Pierre-et-Miquelon) uhartedia Frantziaren menpeko itsasoz haraindiko kolektibitate bat da. Ozeano Atlantikoan kokatzen da, Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometrora hain zuzen. Frantziar Inperio Kolonialak Ipar Amerikan mantendu zuen lurralde bakarra da, gaur egun frantses estatuko zati dena.

Euskal jatorriko biztanle asko daudelako nabarmentzen da. Hiriburua Saint-Pierre da.