Txantiloi:2013-19 Nabarmendutakoa

Persepolis (grezieraz Περσέπολις, Persepolis, literalki "persiar hiria"), antzinako persieraz: Pars, gaur egungo persieraz تخت جمشید, Tajt-e Yamshid "Yamshideko tronua", Persiar Inperioko hiriburua izan zen akemenidar dinastiaren garaian. Irango Fars probintziako Shiraz hiritik 70 kilometro ingurura dago, Pulwar ibaiak Kur edo Kyrusen bere urak isurtzen dituen tokitik gertu. Bere eraikuntza, Dario I.ak hasi zuena, bi mende baino gehiagoz luzatu zen, Alexandro Handiak Persiar Inperioa konkistatu zuen arte. UNESCOk, Persepoliseko hondakinak, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1979an.