Txantiloi:2012-25 Nabarmendutakoa

Gaeltacht edo An Ghaeltacht (plurala Gaeltachtaí da) Irlandan irlandera mintzatzen den eremua da. Izen honekin eremu osoa edota hau osatzen duten azpieremu eta gune bakoitza ere izendatu ohi da. Eremu honetan irlandera ama hikuntza gisa eta egunerokotasunean mintzatu ohi da. Eremu honen lehenbiziko onarpena eta mugen zehaztapena 1920ko hamarkadan Irlandako Estatu Askea eratu zen garaian izan zen, hain zuzen ere Gaelikoaren Berpizkundearen ondoren, eta aginte berriaren irlandera berrezartzeko eta bultzarazteko asmoen barnean gauzatu zen. Eskozian Gaeltacht eremuaren baliokidea Gaidhealtachd eremua da, Galesen aldiz Y Fro Gymraeg eremua delakoa.