Txantiloi:2011-43 Nabarmendutakoa

Charles John Huffam Dickens (Portsmouth, Hampshire, 1812ko otsailaren 7a – Gad's Hill Place, Higham, Kent, 1870eko ekainaren 9a), idazle ingeles ezaguna izan zen. Narrazioaren maisu, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotzena egin zuen. Boz ezizena erabili zuen batzuetan. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira Oliver Twist, A Christmas Carol ("Gabonetako kanta") eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada.

Era guztietako kritikak izan zituen; batzuk oso onak izan ziren, George Gissing eta G. K. Chestertonenak kasu, ingeles hizkuntzaren domeinua goraipatzen zutenak, hain landuak dituen pertsonaiak, gizartearekiko duen sentsibilitatea. Kontrakoak ere izan zituen: George Henry Lewes, Henry James edo Virginia Woolfek akatsak ikusi zizkioten bere obrari, gehiegizko sentimentalismoa prosan, gertaera sinesgaitzak, pertsonaia arloteak.