Txantiloi:2010-40 Nabarmendutakoa

Pallas-Yllästunturi Parke Nazionala (finlandieraz, Pallas-Yllästunturin kansallispuisto; ipar samieraz, Bállás-Ylläsduoddara álbmotmeahcci) Finlandiako Lappi iparraldeko eskualdean dauden hiru parke nazional erraldoietako bat da. Zehazki, 1.020 km²-ko azalera dauka eta herrialdeko parke nazional bisitatuena da; 2007. urtean 312.000 bisitari izan zituen. Tunturien Lappi azpieskualde muinotsua osatzen duten udalerrien artean dago eta baso zabalak, eremu zingiratsuak eta muino ospetsuak dira parke nazionalaren ezaugarri nagusiak.

2005. urtean sortu zen, Pallas-Ounastunturi Parke Nazionala eta Ylläs-Aakenus Natura Erreserba Hertsia batu ostean, eta eskualdearen motore ekonomiko nagusia bilakatu da.