Txantiloi:2010-3 Nabarmendutakoa

Paris Frantziako hiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago, Sena ibaiaren ertzean. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu, baina bere metropolitar gunea 12.067.000 milioi biztanlekoa da, Europar Batasuneko handiena, Île-de-France eskualdean dagoena. Eskualde hori Frantziako ekonomia-gunearen hiriburua da. 500,8 bilioi eurorekin, Frantziako Barne Produktu Gordinaren laurdena sortzen du. La Défense, Europako negozio-barrutirik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handietik 20rena ere. Era berean, nazioarteko hainbat erakundek dute hiriburu hartan egoitza, hala nola UNESCOk eta ELGAk.