Txantiloi:2009-9 Nabarmendutakoa
Zabalgunea XIX. mendean sortutako hirigintzako hazkunde-forma da, hirian bizitegi-esparru berria eraikitzea helburu zuena. Hiriaren handipen mota zen, planifikatuta zegoena, sare ortogonal bat jarraitzen zuena, eta etxe-irlaren hirigintza-tipoan oinarritzen zena. Horrenbestez, zabalguneak ohiko kalean oinarritzen zen hiri mota sortu zuen.
XX. mendean ere garatu izan ziren, jatorrizko zabalgunearen ezaugarriak berraztertuz, gaur egun oraindik ez dela erabat baztertu hirigintza hazkunde-forma horren erabilgarritasuna, diseinu- eta kudeatze-malgutasun handia ahalbidetzen baitu.
Zentzu orokorrago batean, eta hirigintzako jakintza-arlotik at, edozein hiri-handipenari ere zabalgunea deitzen zaio.