Txantiloi:2009-53 Nabarmendutakoa

Ylitornio (iparraldeko samieraz: Badje-Duortnus; suedieraz: Övertorneå) Finlandiako Lappi lurraldean dagoen udalerri bat da. Suediako muga marrazten duen Tornionjoki ibaiaren ertzean dago, Torne ibarrean eta izenak Tornio Garaia esan nahi du finlandieraz. Bertako biztanleei tornetar deitzen zaie eta finlandieraren aldaera berezi batez hitz egiten dute, meänkieliz, hain zuzen. Finlandiar eta suediarren arteko nahasketa dira, nahiz eta, lehenengoekin ia erabateko antzekotasuna duten; hala nola, Torne ibarreko suediarrak, Suediako finlandiarrak deituak dira. Antzinean, Övertorneå eta Ylitornio udalerriak bat ziren, baina, 1809. urtean Finlandia Errusiar Inperioaren menpe gelditu zenean, udalerria muga berri baten bidez erdibitu egin zuten. Hala ere, gaur egun, Tornionjoki ibaiak zeharkatzen dituen bi udalerrien harremana ezinhobea da.