Tulliallan gaztelua

Tulliallan gaztelua (ingelesez: Tulliallan Castle) Eskoziako Kincardine udalerrian dagoen gaztelu bat da, Tulliallan etxaldean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Tulliallan gaztelua
Tulliallan Castle.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaFife
Koordenatuak56°04′25″N 3°42′38″W / 56.073598°N 3.710548°W / 56.073598; -3.710548
Map
Arkitektura
Ondarea
LB16585

EtimologiaAldatu

Gaelerazko Tulach-Aluin izenetik dator, "muino polita" esan nahi du.

HistoriaAldatu

1304an Tulliallan gaztelu zaharra eraiki zen gaur egungo gaztelutik kilometro bat ipar-mendebaldera. Blackadder leinuaren gaztelua izan zen eta XV eta XVI mendeen artean botere handia izan zuen. 1853an bertan behera gelditu zen.

George Keith Elphinstone almirantearentzat Tulliallan gaztelu berria eraiki zen 1812 eta 1820 artean. Bigarren Mundu Gerran Poloniako Indar Armatuek mendebaldean zuten egoitza izan zen. 1950an Eskoziako Barne ministerioak erosi zuen eta 2013an Eskoziako Poliziaren egoitza bihurtu zen.

DeskribapenaAldatu

Arkitekturari dagokionez estilo gotiko eta italiarraren arteko nahasketa da. Fortheko fiordoaren ertzean dago muino baten gainean eta 36 hektareatako azalera dauka.

Kanpo estekakAldatu