Tula Hiria (gaztelaniaz: Ciudad Tula) Mexikoko Tamaulipas Estatuko hiri bat da. Hiria 1617ko uztailaren 22an sortu zuen Juan Bautista de Mollinedo fraide frantziskotarrak. Tamaulipas estatuko hiririk zaharrena da. 1747an Nuevo Santanderreko gobernuan sartu zen. 1835ean hiri kategoria eman zioten. Aldi labur batean, 1846ko abendutik 1847ko otsailera, estatuko hiriburuaren egoitza izan zen. Tula udalerriaren goiburua da. 2011n, Tula Hiria Herri Magikoen parte izendatu zuten, horrela bere balio kultural eta turistikoa aitortuz.[1]

Tula Hiria
Mexikoko herria
Administrazioa
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Tamaulipas
Municipality of MexicoTula (udalerria)
Posta kodea87900
Geografia
Koordenatuak22°59′49″N 99°42′47″W / 22.9968769°N 99.7129978°W / 22.9968769; -99.7129978
Map
Altuera1.170 m
Demografia
Biztanleria10.043 (2010)
Informazio gehigarria
Sorrera1617ko uztailaren 22a
Ordu eremuaUTC−06:00
ciudadtula.gob.mx

Tula Hiria Tamaulipaseko hiririk garrantzitsuenetako bat izan zen XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran. Beste pertsonaia batzuen artean, hiri honetan jaio ziren Francisco Vázquez Gómez eta Emilio Vázquez Gómez, iraultzaren garaiko politikari ospetsuak; Espiridión Lara, iraultzaren garaiko Tamaulipaseko lehen gobernadorea; eta Carmen Romero Rubio, Porfirio Díaz jaunaren bigarren emaztea izan zena.

2013ko abuztuan, arkeologoek 3.000 urte inguruko 30 hezurdura aurkitu zituzten. Horrek adierazten du Tula eremuan Amerikako leinu genetiko zaharrenetako bat izan zela.[2]

Tula Hiriaren leku interesgarriak aldatu

Tula Hiriak bai barrualdean baita ere inguruan leku interesgarriak eskaintzen ditu. Hiri barruan azpimarragarria da Auzo Historikoa non XVIII. eta XX. mendetako eraikin interesgarriak ikus daitezke, tartean Tammapul, El Contadero, hainbat etxalderen erorkinak (Los Charcos, Cerro Gordo eta La Verdolaga.). Hiriguneak historikotzat jotzen diren laurehun eraikin baino gehiago ditu. Eraikin horiek arkitektura kolonialaren eta porfiriatoaren garaiaren adierazgarri dira. Enparatza naguiaren ondoan San Antonio de Padua eliza dago. Beste eraikin interesgarria Tula Hiriko Kultur-etxea da, lehen Minerva Eskola zena. Beste elizak Angustias eta Rosarioren eliza dira.

Hiritik kanpo Tammapul leku arkeologikoa dago. Aztarnategia 600 eta 900 urte artekoa da. Eraikin nagusia "Gran Cué" edo "El Cuizillo" da. Inguruan ere El Contadero dago, Andre Mariaren XVIII. mendeko irudia. Kristauek erromesaldian joaten dira bertara.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu