San Antonio de Padua eliza (Tula)

Tula hirian, Tamaulipas estatuan

San Antonio de Paduaren eliza Tula Hirian dago, Tamaulipasen, Mexikon. Tulako hirigune historikoan dago, plaza nagusiaren aurrean. Kupula batez errematatutako nabe bat, kanpandorre bat eta bi kontrahorma angeluzuzen dituen harrizko fatxada bat ditu. Tamaulipaseko monumentu historikoetako bat da.[1] Eraikina barroko estiloaz egina dago.[2]

San Antonio de Padua eliza (Tula)
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Tamaulipas
Municipality of MexicoTula (udalerria)
Mexikoko herriaTula Hiria
Koordenatuak22°59′50″N 99°42′43″W / 22.99711°N 99.71203°W / 22.99711; -99.71203
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVIII. mendea
Izenaren jatorriaAntonio Paduakoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Elizaren ikuspegi orokorra.

Historia aldatu

Tenpluaren aurrekaria Juan Bautista de Mollinedok 1617an eraikiarazi zuen San Antoniori eskainitako eliza da. Gaur egungo eliza estatuko bigarren elizarik zaharrena da. XVIII. mendean eraiki zuten, eta 1885ean berreraiki, gutxi gorabehera.[3]

Elizaren dorrean erloju ingeles bat nabarmentzen da. 1889ko maiatzean, erlojua erosteko behar ziren funtsak bilduko zituen komite bat sortu zen. Ordulariaren erosketan laguntzeko Carmen Romero Rubio Porfirio Diaz presidentearen emaztearen babesa jaso zen. 1889ko irailaren 16an inauguratu zen erlojua.

Erreferentziak aldatu

  1. Veláquez, Primo Feliciano (1947). Historia de San Luis Potosí, Tomo II. Mexiko: Sociedad Mexicana de Geografía y Estadística.
  2. https://pueblosmagicos.mexicodesconocido.com.mx/tamaulipas/tula-tamaulipas/atractivo/iglesia-de-san-antonio-de-padua
  3. Nuñez, Esteban (1950). Tula en 1910. Cd. Victoria, México

Kanpo estekak aldatu