Tripanosoma

Trypanosoma generoko protozoo flagelatua. Espezie batzuek tripanosomiasia eragiten dute
Trypanosoma» orritik birbideratua)

Tripanosoma zoomastigoforeoen klaseko zenbait protozoo bizkarroiren genero-izena. Mikroskopioz bakarrik ikus daitekeen arrautza egiturako gorputz luzarana dute. Mintz bigun aldakor batean bilduak egoten dira. Tripanosoma espezieak arrainen, hegaztien eta ugaztunen odolean bizkarroi bizi izaten dira. Gehienek ez dezakete beren bizitzako zikloa diptero odol-xurgatzaile batzuen laguntzarik gabe bete, horiek sartzen baitiete ornodunei bizkarroia odola xurgatzean. Bizkarroi horietan ezagunenak Trypanosoma gambiense eta Trypanosoma rhodesiense dira. Tse-tse eltxoak (Glossina palpalis) eta (Glossina morsitans) eltxoak sartzen dituzte bizkarroi horiek. Tripanosomiasi gaitza eragiten dute bizkarroi horiek.

Tripanosoma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaProtozoa
FilumaEuglenozoa
Klaseakinetoplastea (en) Kinetoplastea
OrdenaTrypanosomatida
FamiliaTrypanosomatidae
Generoa Trypanosoma
Gruby, 1843

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu