Trimetoprim/sulfametoxazola edo kotrimoxazolatrimetoprimaz eta sulfametoxazolez egindako antibiotikoa da, normalean 1: 5eko erlazioan erabiltzen dena. Trimetoprima bakteriostatiko bat da, trimetoxibentzilpirimidinatik eratorria; sulfametoxazola, berriz, akzio ertaineko sulfonamida bat da. Biek ala biek tetrahidrofolatoaren sintesi-ibilbideari eragiten diote, eta eragindako bakterioek ezin dute purinarik sintetizatu.