Tribrachidium Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Espezie bakarra ezagutzen da, Tribrachidium heraldicum. Trilobozoen talde desagertuaren barnean zegoen ale ezagunena da.

Tribrachidium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaTrilobozoa
FamiliaTribrachididae (en) Tribrachididae
Generoa Tribrachidium
[[|]]
Irudiko trilobozorik handiena da Tribrachidium heraldicum.

Etimologia

aldatu

Tribrachidium izenak hiru hizt elkartzen ditu, grekerazko τρία (tria, "hiru"), latinezko brachium ("beso") eta idium atzizkia ("txikia"). "Hiru besodun txikia" esan nahi du beraz. Espeziearen izena den heraldicum-ek heraldikan ezaguna den triskel irudiari egiten dio erreferentzia[1].

Aurkikuntza

aldatu

Tribrachidium fosilak Australia hegoaldeko Ediacara aztarnategian aurkitu ziren lehen aldiz eta Martin Glaessnerrek deskribatu zuen 1959an[2]. Hurrengo urteetan Ukrainako Dniester ibaiaren arroan[3] eta Errusia iparraldeko Itsaso Zuriaren ertzetan[4] ere aurkitu izan dira.

Hareharritan utzitako inpresio negatiboak dira aurkitu diren Tribrachidium fosilak.

Deskribapena

aldatu

Kupula itxurako animalia zirkular sesilak ziren. Ertzek hirusta itxura zuten eta hiru beso erradial zituzten, triskelaren itxuran luzatzen zirenak eta zirrikitu bertikalez josiak[5]. Animalion diametroa 3 eta 50 mm artekoa zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Glaessner, M.F.; Daily, B.. (1959). "The geology and Late Precambrian fauna of the Ediacara fossil reserve". Records of the South Australian Museum. 13 (3):, 369–401 or..
  2. Glaessner, M.F.; Wade, M. (1966). "The late Precambrian fossils from Ediacara, South Australia". Palaeontology. 9 (4):, 599 or..
  3. Fedonkin, M. A.. (1983). "Non-skeletal fauna of Podoloia, Dniester River valley". In Velikanov, V. A.; Asse]eva, E. A.; Fedonkin, M. A. (eds.). The Vendian of the Ukraine. Kiev: Naukova Dumka, 128–139 or..
  4. Fedonkin M.A.. (1978). "New locality of non-skeletal Metazoa in the Vendian of Whinter Coast". Doklady Akademii Nauk SSSR. 239 (6):, 1423–1426 or..
  5. Ivantsov, A. Yu.; Leonov M. V.. (2009). The imprints of Vendian animals - unique paleontological objects of the Arkhangelsk region. Arkhangelsk, 16 or. ISBN 978-5-903625-04-8..


Kanpo estekak

aldatu