Trevor Stewart (atleta)

Trevor Stewart (1997ko maiatzaren 20a) estatubatuar atleta olinpikoa da. 2020ko Udako Jokoetan 4 x 400 metroko errelebo mistoan brontzezko domina irabazi zuen eta 4x400 metroko gizonezkoen proban urrea.

Trevor Stewart (atleta)
Bizitza
JaiotzaLorton (Virginia)1997ko maiatzaren 20a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNorth Carolina Agricultural and Technical State University (en) Itzuli
South County High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Facebook: trevor.stewart.351 Instagram: lotus520_97 IAAF: 14609269 Edit the value on Wikidata

Ipar Carolinako A&T State University-ko ikaslea, Duane Ross- ek entrenatzen duena, Stewartek bigarren postua lortu zuen Austinen (Texas) 2019ko NCAA 400 metroko lasterketan, Houstoneko Unibertsitateko Kahmari Montgomeryren atzetik, Stewartek 44.25eko denbora egin zuen. Urte hartan 7. gizon azkarrena izan zen 400 metrotan.[1]

2021eko NCAAko 400 metroan Eugene-ko Oregoneko Unibertsitateko Hayward Field-en, 44,96s-ko marka egin zuen, Noah Williams, Bryce Deadmon eta Randolph Ross atzetik laugarren postuan kokatuz.[2]

2021eko ekainaren 19an, AEBetako proba olinpikoko 400 metroko lasterketako finalerako sailkatu zen, 44:75eko denbora egin zuen kanporaketan, eta bosgarren azkarrena finalaurrekoan. Finalean laugarren geratu zen 44.90ean, Tokioko 2020ko Udako Jokoetan erreleborako sailkatuz.[3] 4x400 metroko errelebo mistoko finalean korritu zuen, brontzezko domina irabazita. Eta 4x400m-ko gizonezkoen proban sailkapen errondan parte hartu zuenez, urrea irabazi zuen finalean bere taldekideek lortu zuten garaipenaren ostean.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   4x400m
2020 Tokio   Japonia   4x400m mistoa

Erreferentziak aldatu

  1. «400 Metres - men - senior - outdoor - 2019» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  2. (Ingelesez) Gaither, Steven J.. (2021-06-12). «Randolph Ross wins NCAA title; runs world’s fastest 400m» HBCU Gameday (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  3. (Ingelesez) Gameday, HBCU. (2021-06-21). «Randolph Ross and Trevor Stewart headed to Olympics» HBCU Gameday (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).

Kanpo estekak aldatu