Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna
Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna edo Trans Ikusgarritasunaren Eguna[1] 2009az geroztik urtero martxoaren 31n pertsona transgeneroen omenez ospatzen den eguna da hauek mundu osoan zehar jasaten duten bazterkeria salatzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Michigango Rachel Crandall ekintzaileak sortu zuen 2009an bizirik dauden pertsona transgeneroei eskainitako ospakizun egun faltaz jabetuta, zeren eta Transgeneroen Oroimenaren Egunak eraildako transgeneroak bakarrik omentzen baititu.
Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna | |
---|---|
2016ko Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguneko aurkezleak San Frantziskon. Ezkerretik eskuinera: Lexi Adsit, Mia “Tu Mutch” Satya, Shawn Demmons eta Nya emcee | |
Tokia | Munduko hainbat lekutan |
Antolatzailea | Komunitate transgeneroa eta hauen aldeko ekintzaileak |
Data | |
Data | martxoaren 31 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Trans Ikusgarritasunaren Eguna hizpide, gaur gauean, 'Gure Kasa'ren atal berezian» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).