Mia Satya, Mia Tu Mutch izenaz ere ezaguna, (Texas, Ameriketako Estatu Batuak) estatubatuar auzolangile eta justizia sozialaren, gazteen, LGBT pertsonen eta transgeneroen aldeko ekintzailea da.

Mia Satya

Bizitza
JaiotzaTexas1990/91 (19/29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSan Frantzisko
Hezkuntza
HeziketaMills College at Northeastern (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakcommunity organizer (en) Itzuli, aktibista eta LGBT ekintzailea
Enplegatzailea(k)San Francisco LGBT Community Center (en) Itzuli
miatumutch.com
IMDB: nm4928892 Edit the value on Wikidata

Mia Texasen jaio zen, hegoaldeko baptisten jarraitzaile zen familia batean. Gizon jaio arren, bere burua emakumetzat zeukan. Bigarren hezkuntzan zegoenean emakumezkoen jantziak janzten hasi zen eta ikaskideen jazarpena eta gurasoen bazterkeria pairatu behar izan zuen. 17 urte zituenean, gurasoek Satya sexualitatea birrorientatzeko terapia egitera bidali zuten elizara. Halaber, gurasoek esan zioten ez ziotela dirurik emango ikasten jarraitzeko gizon heterosexual bat bezala jokatu ezean. Ondorioz, ikastetxeko azken ikasturtean zegoenean etxetik alde egin zuen.

San Frantziskora joan zen eta bi urtez etxerik gabe bizi izan zen. 2011n gorroto delitu baten biktima izan zen erasotzaile batzuk Satya jipoitu zutenean emakume transexuala izateagatik. City College of San Franciscon ikasi zuen lan bila eta hiriko LGBT komunitatearekin harremanak egiten ari zen bitartean. Satyak Point Fundazioaren diru-laguntza jaso zuen emakumezkoentzako Mills Collegen ikasteko. 2016an politika publikoetan diplomadun bihurtu zen.

2016ko ekainean San Frantziskoko Harrotasun Eguneko Desfilean komunitateren marexal handia bezala zerbitzatu zuen.