Tréguierreko katedrala

Tréguierreko katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Tugdual de Tréguier) Bretainiako Tréguier hiriko katedral katolikoa da.

Tréguierreko Saint-Tugdual katedrala
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Côtes-d'Armor
Frantziako udalerriTréguier
Koordenatuak48°47′16″N 3°13′51″W / 48.7878°N 3.2308°W / 48.7878; -3.2308
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIV. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Saint-Brieuc and Tréguier (en) Itzuli
IzenaTudwal (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00089701
Kontaktua
Helbideaplace du Martray

Historia

aldatu

Tréguierreko diozesia 950an sortu zen eta berehala harrizko katedral bat eraiki zuten estilo erromanikoan. 1090 eta 1110 artean bukatu zituzten lanak.

1339an katedral berria eraikitzen hasi ziren, handiagoa eta estilo gotikoan. Bretainiako oinordekotza gerrak ordea lanak geldiarazi zituen eta ia mende bat beranduago inauguratu zen gaur egungo katedrala, 1425ean hain zuzen ere.

1947an Pio XII.a Aita Santuak basilika maila eman zion.

Egitura

aldatu

Gurutze latindarreko oinarria du, habearte nagusia 75 metro luze eta 17'45 metro zabal dena, eta transeptuak 40 metrotako luzera du.

Hiru dorre ditu. Aipagarriena Hastings dorrea da, erromanikoa eta hiru solairu dituena. Aurretik izan zen katedraletik gelditzen den dorrea da. Bigarrena Santuen dorrea" da eta hirugarrena "Dorre berria", 1787an eraikia eta orratz luzea daukana.

Klaustro ederra dauka, 48 arku gotikok inguratzen dute. 1460an eraiki zen eta 1468an sagaratu. Eraikinaren ipar-ekialdean dago.

Katedralak hiru sarrera ditu:

  • Porche des lépreux ("Legenardunen sarrera")
  • Porche des cloches ("kanpaien sarrera")
  • Porche du peuple ("herritarren sarrera")

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu