Towada aintzira (japonieraz: 十和田湖 Towada-ko?) Honshu uharteko Tohoku eskualdearen iparraldean dagoen aintzira ezaguna da, sumendi baten kraterrean eratu dena. Towada-Hachimantai Parke Nazionalaren barnean dago.

Towada aintzira
Datu orokorrak
Garaiera400 m
Motakrater laku
Azalera61,1 km²
Sakonera326,8 m
Bolumena4.190 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak40°28′N 140°52′E / 40.47°N 140.87°E / 40.47; 140.87
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Aomori
Japoniako hiriaTowada
Babestutako-eremuaTowada-Hachimantai Parke Nazionala
Hidrografia
HustubideaOirase River (en) Itzuli
Erresidentzia denbora8,5 a

Geografia

aldatu

Akita eta Aomori prefeturen arteko mugan dago. 61'1 km²-ko azalerarekin Japoniako 12. laku handiena da, eta sakonera handiak kolore urdin bizia ematen diote.

Itxura zirkularra dauka eta hegoaldean bi penintsula txiki ditu. Aintziratik Oirase ibaia ateratzen da.

Historia

aldatu

Duela 55.000, 25.000 eta 13.000 urte izandako sumendi erupzio handiek bi krater eratu zituzten baina duela 5.400 urte hauetako bat erori egin zen, gaur egun aintzira dagoen zuloa osatuz. Azken erupzioa k.o. 915 urtekoa da.

XIX mendera arte erabat isolatua egon zen aintzira. Nambu leinuak Oirase ibaia bere landak ureztatzeko desbideratu nahi zuenez aintziraren inguruko lurrak hartu zituen.

1927an Japoniako zortzi ikuspegi ederrenen artean sartu zuten eta ordutik turismogune handia da.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu