Torricelliren teorema

Torricelliren teorema fluidoen dinamikako teorema da, zulo batetik ateratzen den fluidoaren lastertasuna eta gainazaletik zulora dagoen altuera erlazionatzen dituena. Fluido bat duen ontzi ireki baten alboan zulo bat egiten bada, fluidoa ateratzen hasiko da; fluidoaren isurketa lastertasuna, edozein solidok isurkariaren gainazaletik zuloraino erortzean lortuko zukeen lastertasunaren berdina da. Matematikoki:

Torricelliren teoremaren eskema


formularen bidez adierazten da.

  • zulotik ateratzean fluidoak duen lastertasuna da.
  • hasierako lastertasuna da.
  • gainazaletik zulora dagoen altura da.
  • grabitatearen azelerazioa da

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu