Topic on Wikipedia:Txokoa

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Pare bat aldiz ikusi dut pertsona trans batzuen artikuluetan deadname edo jaiotzez ezarritako izena agertzen dela. Pertsona trans bat ez bazen ezaguna izen zaharra zuenean, ez dut uste beharrezkoa denik inon aipatzea (ingelesezko Wikipedian jarraibide hori dute), batez ere pribatutasunagatik baina baita mingarria edota errespetu falta bat izan daitekeelako ere. Euskarazko Wikipedian ez dut jarraibiderik topatu gai honen inguruan, baina eskertuko nuke artikuluren bat idazterakoan hau kontuan izatea.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Arrazoi duzu, eta juxtu gai honen inguruan gidaliburutxo bat prestatzeko lanean ari gara, zuk aipatzen duzun moduko irizpideak zehazteko eta ahal den neurrian kontutan hartzeko. Orain dela hilabete batzuk ikusi genuen trans pertsona askoren biografiak ez direla modurik egokienean lantzen eta horretan laguntzeko gida txiki bat sortzea da asmoa. Ideia da laster honen inguruko jardunaldi edo bilera ireki bat egitea. Zehaztasun gehiago daudenean egingo dugu deialdia, baina interesa baduzu, nahi baduzu abisatuko dizut zuzenean ere.

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Gainera, «gizon jaio eta emakume bihurtu» bezalako esamoldeak okerrak direla eta saihestu egin behar direla idaztea erabat beharrezkoa da. Espero dut hori ere kontuan hartzea.

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Bai, zehazki halako espresioak irakurtzearen ondorioz hasi genuen gida bat idaztearen prozesua.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Pozten nau honetan lanean ari zaretela jakiteak! Eliatxok esan duena ez nuen aipatu, baina guztiz ados nago; ikusi izan ditut horrelakoak.

@Aioramu asko eskertuko nizuke zuzenean abisatzea :)

Aioramu (eztabaidaekarpenak)

Oso ondo! :)

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Ados, eta arau hau jaiotzez ezarritako izena erabiltzearen aurka agertzen diren pertsona zisgeneroei ere aplikatzea gustatuko litzaidake (ez izena aldatu duten guztiei, baizik eta aurka daudenei).

"Pertsona transgeneroen izenak" mezuari erantzun