Kaixo,
oraindik nahiko kide berria naiz mundu honetan eta ez ditut atal guztiak kontrolatzen. Jada artikulu batean sartuta dagoen "Biografia infotaula automatikoa" txantiloiko informazioa zuzendu edo osatu nahiko banu nola egin dezakedan jakin nahiko nuke. Adibidez, pertsona batek hitz egiten dituen "Hizkuntzak" puntuan beste hizkuntza bat gehitzeko. Saiatu naiz laguntza ataletan etab. bilatzen baina ez dut aurkitu. Laguntzerik bai...? Eskerrik asko aldez aurretik