Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

(( Aupa Galder, Inigoazti lankideak nire eztabaida orrian idatzi duen galdera dakartzut, zuri zuzendua baita. Ondo izan ))

Kaixo galder, (gizarte. Darwinismoa) testuaren mamia eta erreferentziak idatzi ditut, dena Joxe Azurmendiren liburutik. Bakarrik aurkibidea eta aiouak eta erreferentziak txukuntzea falta zait. Bota bistazo bat al duzunean. Agur!! --Inigoazti (eztabaida) 12:13, 8 martxoa 2021 (CET)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Inigoazti begiratu bat eman diot eta arazo batzuk ikusten ditut. Egin duzuna da Azurmendiren testua dagoen bezala kopiatu. Hori copyrighta haustea da, ezin da horrela egin. Aipuak eta erabil daitezke, baina ez testua bere horretan kopiatu. Bestetik, testua moldatuko balitz ere, bertan agertzen diren esamolde asko ez dira neutralak, Azurmendiren iritzia dira. Oso baliagarria, baina bere iritzia dela argi agertu behar da.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

((Inigoaztiren galdera))

Kaixo Calder, oraintxe irakurri dut zure mezuan. Orain lantokian nago eta ezin dut editatu, baina gero begiratuko dut. Zer egitea gomendatzen didazu? Adibidez Azurmendiren testuaren zati batzuk jarri nire aipuekin?. Ondo izan! Iñigo --Inigoazti (eztabaida) 15:45, 8 martxoa 2021 (CET)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Inigoazti beno, berez artikulu batek arau batzuk ditu: gaia ondo azaltzea eta neutraltasuna dira funtsezkoak. Ingelesezko edo gaztelaniazko artikuluak nola dauden begiratu dezakezu, eta horiek oinarri hartu... akaso guztia euskaraz zerotik sortzea baino errazagoa izango da. Egin dezakezu gaztelaniako artikulua itzuli eta Azurmendiren zitekin osatu, adibidez. Baina noski, duzun aukeren arabera... guztia itzultzea ez da lan makala!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

((Inigoaztiren galdera))

Kaixo Galder! egin ditut aldaketak. Zuk esan bezala, gaztelerazko testua itzuli eta Joxe Azurmendiren aipu batzuk sartu ditut konplementatzeko. Nire duda da nola egin aurkibidea eta aipuak eta erreferentziak. Ondo izan Galder! --Inigoazti (eztabaida) 11:51, 9 martxoa 2021 (CET)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Inigoazti: Ez dakit hemen erantzuten jarraitu, ze han erantzuten diozu Lainobetz gaixoari eta gero hemen pegatzen du. Saiatu hemen erantzuten, ados?

Aurkibidea bera bakarrik egiten da atalak egiten dituzunean. Atalak egiteko lehenengo botoia erabili behar duzu goian "Paragrafoa" jartzen duena. Bertan duzu "atalburua" deitzen dena atal nagusiak egiteko eta "1. mailako azpiatalburua" azpiatalak egiteko.

Erreferentziak egiteko "Erreferentzia" botoia erabili. Atari:Hezkuntza gunean baduzu erreferentziak txertatzen ikasteko dokumentu labur bat eta bideo labur bat behe-behean.

Edozein duda, galetu hemen, mesedez.

Inigoazti (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Galder! egin ditut aldaketak eta ea oraingoan zer iruditzen zaizun, galdera bat nola egin begar dut argitaratzeko? Ondo izan!


iñigo

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gizarte-darwinismo artikulura joan, bertan "Aldatu" sakatu. Beste leiho batean zure proba orrira joan, bertan ere "Aldatu" sakatu. Proba orrian duzun guztia kopiatu (ctrl-A, ctrl-c) eta gizarte-darwinismo artikuluan pegatu. Eta argitaratu.

Inigoazti (eztabaidaekarpenak)

Milesker!!


Ondo izan

"Inigoazti lankidearen galderak (12:13, 8 martxoa 2021)" mezuari erantzun