Tony the Tiger Kellogg'sen Frosted Flakes markaren publizitate-maskota da.

Tony the Tiger
SortzaileaMartin Provensen (en) Itzuli
Bikoizketa-aktoreaDal McKennon, Thurl Ravenscroft, Lee Marshall (en) Itzuli, Tex Brashear (en) Itzuli, Jim Cummings, Tony Daniels (en) Itzuli, Keith Scott (en) Itzuli, Kenji Utsumi, Victor Yerrid (en) Itzuli eta Yūga Kagami (en) Itzuli
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Musicbrainz: 25915b3f-a8b0-4345-86bb-d377c8158ee1 Edit the value on Wikidata

Leo Burnett aldatu

Leo Burnett[1] 1935ean Chicagon, Illinoisen, sortutako publizitate agentzia da, Leo Burnett izan zen bere sortzailea. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan egin ziren kanpaina gogoragarrienak Burnett agentziarenak ziren. Bere sinesmena zen publiko amerikarra inpresionatzeko produktuari nortasun ezberdin bat eman behar zitzaiola, nolabaiteko pertsonalitatea. Produktu guztiek zerbait berezia zeukaten.

Burnett agentzia ezaguna zen sortutako Marlboro gizonarengatik eta marrazki bizidunengatik. Tony the Tiger sortu zuten, Kellogg 's Frosted Flakes gosaltzeko zerealentzako publizitate marrazki bizidunen maskota.[2] Donald Tennant izan zen egilea. Leo Burnett publizitate agentziako erredaktore exekutiboa izan zen eta sormen saila zuzendu zuen 50eko eta 60ko hamarkadetan zehar. 1952an Kellogg's Sugar Frosted Flakes publizitate kanpainarako Tony Tigrea marraztu zuen lehena izan zen eta, debutatu zuenetik, hainbat belaunaldiz zabaldu da pertsonaia, eta gosaltzeko zerealen ikono bihurtu da. Tennant ere Marlbororen kontuaz arduratu zen eta Marlboro Man bultzatu zuen.

Beren maisu eta eraginak aldatu

Leo Burnettek Detroitera joatea erabaki ondoren Cadillac Motor Companyn lanpostu bat lortu zuen.[3] Theodore McManusen babespean, Burnettek konpainiaren publizitatean lan egin zuen, eta esloganen bidez kontsumitzaileekin atsegina izaten ikasi zuen. Bere agentzia propioa sortu aurretik, Leo Burnettek sormen lehendakariorde gisa lan egin zuen Chicagoko Erwin, Wasey & Company agentziarentzat. Hiri horretan hasiko zen berak ezarritako helmuga poetikorako bidea: izarretara iristea. Bere oinarri nagusia lanen kalitatea defendatzea eta bezeroari zerbitzua ematea zen, beste edozein lehentasunen gainetik; negozioaren tamaina edo dirua, esaterako. Nahiago zuen jende arruntari zuzentzen zaion publizitatea, eta produktuaren hunkiberatasunean oinarritutako mezu sinesgarriak sortzea proposatzen zuen.

Testuingurua aldatu

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta Estatu Batuetan hazkunde ekonomikoa jazo zen, Europan baino handiagoa. Industria gazteei zuzenduta zegoen eta haiek ziren iragarki askoren protagonistak. Bestalde, musika, zinema eta moda estilo berriak zabaldu ziren eta emakumeek indar handiagoa hartu zuten. Giza eskubideen aldeko hainbat mugimendu piztu ziren, eta haien artean arrazaren integratzearen borroka nagusitu zen. 1930eko eta 1940ko hamarkadetan industria indartsu bihurtu zen publizitatea eta horrekin batera kontzeptu global berri bat sortu zen: marketina. Publizitatea marketinaren zati bat bihurtu zen.

Publizitate bideak aldatu

Telebistaren agerraldiak aldaketa izugarria suposatu zuen masa komunikabideetan. Publizitatea komunikabide horietara egokitu behar izan zen baina aldaketa positiboa izan zen. Estatu Batuetan lehenago garatu zen telebista eta horregatik aitzindariak dira. Politikan asko eragin zuen telebistak.

Tony the Tigerren iragarkia aldatu

Iragarkiaren forma aldatu

Iragarkiaren garrantzi nagusia Tony The Tiger pertsonaiari eta zerealei bideratuta dago. Tony tigreak Leo Burnetten sormenaren arrastoa uzten du iragarkian, baina zerealak ikustea ezinbestekoa da. Komunikazio helburuari dagokionez, irudiak bere kabuz hitz egitea da, hau da, Kellogg´s zerealak hoberenak direla adieraztea.

Iragarkian ez da argiztapen argirik antzematen, aldiz, egia da Tony tigreak argiztapen berezia duela iragarkian dauden beste elementuekin alderatuz. Honek, iragarki guztia Tony The Tiger figuraren argiztapenaren inguruan biratzea lortzen du.

Koloreei dagokienez, Tony tigreak dituen koloreak nagusitzen dira iragarki guztian zehar. Tony tigrearen koloreak honako hauek dira: laranja, beltza, zuria, gorria (mihia) eta berdea (begiak). Garrantzia gutxiagoko beste batzuk baita; esate baterako, zerealetako hori kolorea, tipografian beltz eta gorri bereizgarriak eta atzealdeko zuria.

Tipografiari erreparatuz, aipu batzuk beste batzuk baino handiagoak agertzen dira, segur aski, ikusleak lehenengo handietan arreta jartzeko. Tipografiaren letra eta tamainari dagokionez ezezagunak dira. Tipografian, letra larria eta kolore beltza nabarmendu egiten da, kolore gorria hiru aldiz egon arren.

Iragarkiaren edukia aldatu

Iragarki honetan bi eduki garrantzitsu daude; irudia eta testua.

Irudiari dagokionez, iragarkian Kellogg Frosted Flakes markaren “Tony the Tiger” deituriko tigre bat agertzen da. Tigrearen irudia iragarkiaren ezaugarri nagusienetako bat da. Tigreak zerealen kutxa darama eskuan zerealak jaten ari den bitartean, gainera, tigrearen azpialdean zerealez betetako katilu bat agertzen da. Pertsonaia hau erabiltzean haren ezaugarriak nabarmentzen dira, hau da, tigrea azkarra eta indartsua dela. Beraz, edozeinek marka honetako zerealak jatean tigrearen ezaugarriak izango dituela pentsatzera eramaten du. Iragarkian tigre honen presentzia marka identifikatzeko ere baliagarria da eta tigrearen erreferentziak Kellogs Frosted Flakes marka besteengan desberdintzeko balio du.

Testuari dagokionez, iragarkian zehar zenbait esaldi labur eta luze agertzen dira marrazkiari indarra emateko; “Eutsi tigre horri”, “zereal berriak, zereal izoztuak”, “zereal azukredunak eta izoztuak” eta “eutsi horri, eta aste honetan 26,450,000 irakurlek begiratu diezaiokete zerealetan gertatu den gauzarik handi eta gozoenari!”. Esaldi hauek berrikuntza, berezitasuna  eta zereal paregabeak direla adierazten dute. Azkenik, Tony tigrea “GR-R-REAT” esaten duela ikusten da, tigreak egiten duten zarata gosea duela eta zerealak gustuko dituela adierazten du.

Pertsonaia gaur egun eta kritikak aldatu

Gaur egun aldatu

Tony tigrea Sugar Frosted Flakes zerealentzako maskota ofizial bihurtzeko lehiaketa batean aurkeztu zuten, non irabazi zuen. Historiako tigre ospetsuenetako bat bihurtu da tigre Tony, edozein haur eta helduk ezaguna.

Tigre ospetsuaren bilakaera fisikoa nahiko nabarmena da, bere laranja kolorea eta marra beltzak galdu gabe, Tony hazten joan da. Bere lehen etapan, nahiko mantso itxura zuen, haurrentzako pelutxe bat izango balitz bezala. 70 urte geroago, ordea, Tony tigrea bihurtu egin da, kirola eta azukrea gustuko dituen tigrea. Horrela, bolumen handiagoa eta irudi atletiko bat irabazi ditu, gaur egun ezagutzen duguna. Gainera, Tony hasieratik lepoan lotuta daraman zapi gorriaren erabilera ere aipagarria da. Urte batzuk beharko zituen bere izena jantzian agertzeko. Baina ez du soilik bere forma fisikoak eboluzionatu; gainera, Tonyk familia bat sortu du: Mama Tony (ama), Mrs. Tony (emaztea), Tony Jr. (Semea) eta Antoinette (alaba), zerealen publizitatean agertzen direnak.

Tigre Tony maskota, XX. mendeko 10 publizitate ikono onenetako bat bezala hartzen den pertsonaia garrantzitsua eta eragingarria bihurtu da.

Kritikak aldatu

Tony The Tiger Kelloggekin hasi zen 1952an. Hamar urte geroago, petrolio-konpainia nagusietako bat, antzeko tigre bat erabiltzen hasi zen gasolinazko produktuen sustapen-maskota bezala. Betidanik, bien arteko harremana nahiko formala izan da, baina 1992an hori guztia aldatu egin zen, enpresa-sektore eta produktu-lerro bat ireki baitzuten. Gaur egun, petrolio-konpainia hori ExxonMobil izenekoa da eta handik aurrera, bien arteko erlazioa gero eta okerrera jo zen. Produktu lerro berria iragarri ondoren, Kelloggek berehala erantzun eta kexa bat aurkeztu zuen. Kellogsek uste zuen ExxonMobilen azken jaurtiketak marka erregistratuaren legea urratzen zuela, Kellogsen tigre ospetsua erabiltzen baitzuten promozionatzeko. Horren ondorioz, Kellogsek ExxonMobil tigrearen erabilera debekatzen zuen lege judizial bat bilatzen hasi egin zen. Azken hau, eztabaida handia sortu zuen eta Kellogsen irudia zikindu egin zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¿Sabías quién creó a la mascota de Kellogg's Tigre Tony?» Gràffica 2017-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  2. (Ingelesez) «FindLaw's United States Sixth Circuit case and opinions.» Findlaw (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  3. «Centro de Documentación Publicitaria» www.lahistoriadelapublicidad.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).

Kanpo estekak aldatu