Tomiko Itooka

Japoniar ehun urteduna

Tomiko Itooka (japonieraz: 糸岡富子; OsakaJaponia, 1908ko maiatzaren 23a – )[1] Japoniako Hyōgo hirian bizi den ehun urtetik gorako emakumea da. 2024ko abuztuaren 19an Maria Branyas Morera (1907- 2024) estatubatuar-kataluniarra hil ostean, bizirik dagoen munduko pertsona zaharrena da.[2][3][4][5][6][7]

Tomiko Itooka
Bizitza
JaiotzaOsaka1908ko maiatzaren 23a (116 urte)
Herrialdea Japonia
BizilekuaAshiya (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaOsaka Jogakuin Junior & Senior High School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea

Bizitza

aldatu

1908ko maiatzaren 23an Osaka prefekturako Osaka herrian jaio zen. Hiru neba-ahizpetatik bigarrena da.[8] Lehen Hezkuntzan graduatu ostean, nesken eskola batean sartu zen (gero Osaka Jogakuin Junior and Senior High School) eta boleibol klubeko kidea izan zen. Nesken eskolan graduatu ostean, 20 urterekin ezkondu zen, eta alaba nagusia 21 urterekin izan zuen. Bi alaba eta bi seme izan zituen.[8] Gerra garaian, senarrak Hego Koreako oihal fabrika batean egin zuen lan, eta berak bakarrik hazi behar izan zituen seme-alabak.[8]

1979an senarra hil ostean, Nara prefekturako senarraren jaioterrian bizi izan zen bakarrik, 10 bat urtez. Tarte horretan, Nara eta Osaka prefekturan dagoen Nijo mendia eskalatzen zuen sarri, Mt. Ontake ere bai bi aldiz. Mendiko oinetakoen ordez oinetako arruntekin igotzen zen. 80 urte zituela, bi aldiz parte hartu zuen Osaka 33 Kannon erromesaldian (33 tenplura), eta, 100 urte zituela, Ashiya santutegiko harrizko maila luzeak igo zituen, otoitz egiteko makilarik gabe. Yakushiji tenplua askotan bisitatu omen zuen Narako prefekturan, eta idaztea gustatzen zitzaion.[8]

Bizitza-luzea

aldatu

2022ko apirilaren 30ean 115 urteko emakume anonimo bat hil zen, Hyogo prefekturako pertsonarik zaharrena zena, Hyogo prefekturako pertsonarik nagusiena bilakatuz.[8][1] Une horretan Japoniako bigarren pertsonarik zaharrena zen, Fusa Tatsumiren ostean, eta munduko laugarren pertsonarik zaharrena GRGk aitortutua. 2023ko martxotik, 1908an jaiotako azken pertsona japoniarra da.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Supercentenarian Data -- Table E» grg.org.
  2. (Gaztelaniaz) Belloch, Oscar. (2024-08-21). «Estas son las 10 personas más viejas del mundo» El Periódico (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Tomiko Itooka: La persona más anciana del mundo con 116 años» euronews 2024-08-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  4. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  5. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  6. «Tomiko Itooka, the oldest verified living person who loved mountaineering» Onmanorama (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  7. «兵庫県内の最高齢者が死去 新たに芦屋市在住の113歳女性が最高齢に» 神戸新聞NEXT 2022-05-12.
  8. a b c d e Photo Gallery for Supercentenarians born in the year 1908, as of 2022. ジェロントロジー・リサーチ・グループ

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu