Tol Morwen ("Morwenen uhartea" esan nahi duena sindarinez), Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko toki bat da, idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Belegaer itsasoaren iparmendebaldean dagoen uharte bat da, Eguzkiaren Lehen Aroaren amaieran Beleriandeko lurrak urpean hartuak izan ondoren eratu zena.

Bertan, Túrin eta bere ama Morwenen hilobiak zeuden. Uharte hau, hasiera batean, Cabed-en-Aras zen, Teiglin ibaiak bere urak isurtzen zituen zintzur sakon bat, baita Turinek Glaurung herensugea hil zuen tokia ere. Glirhuinek, Brethil basoko igarle eta harpajole batek, mundua urpean geratuko balitz ere (Beleriandi gertatu zitzaion bezala), itsasoak, bi hilobi hauek sekula ez zituela estaliko zioen kantu bat idatzi zuen.

Kanpo estekak aldatu