Tokio dorrea

Tokioko Dorrea» orritik birbideratua)

Tokio dorrea (japonieraz: 東京タワー Tōkyō tawā?) Tokioko Minato auzoan dagoen dorre bat da, Japonian: Tokyo Tower izenez ezagutzen dute. Parisko Eiffel dorrearen tankerako diseinua dauka. Abiazioko arauen arabera zuri-gorriz pintatuta dago.

Tokio dorrea
東京タワー
Six Tower Brothers
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanMinato
ParkeShibakōen
Koordenatuak35°39′31″N 139°44′44″E / 35.6586°N 139.7456°E / 35.6586; 139.7456
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1957ko maiatzaren 8a
Inaugurazioa1958ko abenduaren 23a
Erabilerairratia
Arkitektura
ArkitektoaTachū Naitō (en) Itzuli
EraikitzaileaTakenaka Corporation (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaNikken Sekkei (en) Itzuli
Dimentsioak332,6 (altuera) m
Solairuak16
Azalera4.470,34 m²
4
Ondarea
Kontaktua
Helbidea東京都港区芝公園4-2-8
Webgune ofiziala

332,6 metroko altuera zeukanez (Eiffel Dorrea baino 8,6 metro altuagoa), munduko metalezko dorrerik altuena zen; altzairuzkoa da, baina Pariskoa baino askoz ere arinagoa da pisuz: 4.000 tona (Eiffelek baino 3.300 tona gutxiago ditu). Tachū Naitō izan zen dorrearen diseinatzailea. 1958ko urrian amaitu zuten eraikuntza, eta publikoarentzat abenduan ireki zuten.

Tokioko Dorrearen funtzio nagusia seinale analogikoen transmisio-antena da, telebistarako eta irratirako; baina 2003. urteaz geroztik seinale digitalak ere transmititzen ditu. Bestalde, Tokioko erakargarri turistiko garrantzitsua da.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu