Tlacaxipehualiztli, "gizon larrutzea" bezala ezaguna azteka mitologian, aztekek Xipe Totec jainkoa ohoratzeko egiten zuten ospakizun bat zen. Izen hau eguzki egutegiaren Xiuhpohualliko bigarren hilabeteak jasotzen du. Hilabete honetan ospatzen zen zeremonia. Hilabeteko lehen eguna aztekek gerrako esklabo eta gatibuak sakrifikatuz eta larrutuz ospatzen zuten. Larruazala kentzen zieten eta ondoren gorputzadarrak kentzen zizkieten. Batzuk larru horiekin janzten ziren, eta hil arteko borrokak antolatzen zituzten presoekin hauek garaitu arte. Azken egunetan, gaixotasunen bat zutenek prozesio bat egiten zuten Xipe Totec jainkoari sendatzea eskatzeko. Jai hau antzinako emankortasun errituen tokia ere bazen nekazal zikloaren arabera.

Xipe Tótec. Borboien Kodexa, 14. orr.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.