Tipula-ganibet
Tipula-ganibeta janariak prestatzeko sukaldaritzan oso erabilia den tresna da. Erabilera asko dituen ganibeta da, sukaldaritzako teknika askotarako balio duelako.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4d/Chef%27s_Knife.jpg/300px-Chef%27s_Knife.jpg)
Eskuarki 20 cm-ko xafla du, itxura biribilduko "sabela" osatzen duena. Erabilera zehatz bat eman beharrean, tipula-ganibeta haragi mota guztiak, barazkiak, hegaztiak eta arrainak mozteko, xehatzeko eta xerratzeko erabiltzen da.