Tinta-kartutxoa tinta duen inprimagailu baten multzo ordezkagarria da, eta, askotan, inprimatzeko garaian tinta paperean proiektatzen duen inprimagailu-burua bera dauka.

Bi kartutxo (bat tinta beltzarekin eta bestea koloretako tintarekin) tintazko inprimagailu batean instalatuta.

Tinta-kartutxo bakoitzak tinta-tanga independente bat edo gehiago ditu. Fabrikatzaile batzuek kontaktu elektronikoak eta inprimagailuarekin komunikatzen den txipa ere gehitzen dituzte.

Kontsumigarrien ordezkapena kartutxoen erabilera garrantzitsua da. Hauek inprimagailuetan erabiltzen dira tinta edo tonerra edukitzeko.

Hainbat inprimagailu marka daude kartutxo-modelo ezberdinekin: Hewlett-Packard, Epson, Lexmark, Canon Inc., Brother Industries, Xerox, eta Okidata, besteak beste. Kartutxoak markaren espezifikoak izan ohi dira eta ia beti ere modeloarenak; ez dago estandarizaziorik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu