Tindu edo koloratzaile erreaktibo batean, kromoforo batek (konposatu baten koloreaz arduratzen den atomoak edo taldeak) substratuarekin erreakzionatzen duen ordezkatzaile bat du. Koloratzaile erreaktiboek sendotasun-propietate onak dituzte, tindatzean gertatzen den lotura kobalentea dela eta. Tindu erreaktiboak zelulosa tindatzeko erabiltzen dira batez ere; kotoia edo lihoa adibidez. Hala ere, artilea ere tindu erreaktiboekin tinda daiteke[1].

Tindatze erreaktiboa da zelulosa-zuntzak koloreztatzeko metodorik garrantzitsuena. Tindu erreaktiboak artilean eta nylonean ere aplika daitezke; azken kasuan, azidotasun gutxiko baldintzetan aplikatzen dira. Tindu erreaktiboak gutxi erabiltzen dira beste koloratzaile batzuekin alderatuta, funtzio-taldeak urarekin ere erreakzionatzen baitu hidrolisia gertatuaz.

Tindu erreaktiboak substratuari lotzeko modu bi. Cell = zelulosa; R= kromoforoa

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Advancements in Reactive Textile Dyes» Textile School 2019-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).

Kanpo estekak aldatu