Time (Pink Floyd)

Time (euskaraz, Denbora) 1973an Pink Floyd britainiar musika taldeak The Dark Side of the Moon diskoaren barnean kaleratutako abesti bat da. Piezak 5:35 minutuko iraupena du (3:3 minutu single bertsioan) eta taldeko lau partaidek konpondu zuten (David Gilmour, Richard Wright, Nick Mason eta Roger Waters), hitzak Roger Waters-enak izanik.

Time (Pink Floyd)
Pink Floyden lan/konposizio musikala
EgileaPink Floyd
Sorrera-urtea1972
Argitaratze-data1973
IzenburuaTime
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
TonoaFa diese minor
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakRoger Waters, Nick Mason, David Gilmour eta Richard Wright
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Gilmour
Roger Waters
Nick Mason
Richard Wright

Allmusic: mc0002671254 Edit the value on Wikidata

Egitura musikalaAldatu

Time erloju, kanpai-hotsak eta alarmen soinuarekin hasten da, Alan Parsons soinu-ingeniariak modu estereofonikoan ondo erregistratzen duena. Gaiaren lehenengo zatian Nick Masonen perkusioa nagusitzen da, gitarra elektrikoaz eta bibrafonoaren hotsaz lagunduta. Gero, David Gilmourrek eta Richard Wrightek gaiaren lehenengo hitzak abesten dituzte, emakume koru batez, bigarren planoan, lagunduta.

Hitzen ostean erritmoa guztiz aldatzen da, eta David Gilmourren gitarrak protagonismo osoa hartzen du. Giro oniriko batean Gilmour-ek gitarra-solo bikaina lantzen du, oihartzun elektronikoen artean. Guitar World aldizkariak gitarra-solo hori musika historiako 21. hoberena aukeratu zuen.

Ahotsak eta korua itzultzen dira jarraian eta gaiaren bigarren hitz multzoa abesten dute. Erritmoa moteldu egiten da eta lotura egiten du diskoaren hurrengo gaiarekin (Breathe-Reprise)

MezuaAldatu

Roger Waters-en hitzek denborari buruz eta bizitzaren zentzuari buruz jarduten dute. Egileak berak aldizkari bati aitortu zioenez, garai hartan itsututa zegoen patuaren kontrolaz eta denboraren misterioaz. Kezka hori biziki ongi islatzen da gaiaren hitzetan.

Abesti honek arrakasta handia lortu zuen ere kaleratutako single batean (1973an). Urte luzeetan zuzeneko kontzertuetan Pink Floyd-ek bere errepertorioan aukeratu ohi zuen.

Kanpo estekakAldatu