Tigrearen zezenketa (Donostia, 1904)

Hurón zezena eta César zezenaren arteko borroka, Txofren

Tigrearen zezenketa Donostian 1904. urtean antolatu zen ekintza bat izan zen, Txofreko zezen plazan (orduan berria, urtebete ere ez zen inauguratu zela; 1973an desagertutako eraikina) 1904ko uztailaren 24an gertatua. Zezen bat eta tigre bat elkarrekin borrokan jartzeko intentzioa izan zuten antolatzaileek, eta gertaera tiroka amaitu zen, ikusle bat hil zen, zenbait zauritu; tigrea plazan bertan tirokatuta hil zuten, eta zezena ukuilura eramandakoan.[1] [2]

Tigrearen zezenketa
MotaZezenketa
animal show (en) Itzuli
istripu
Data1904ko uztailaren 24a
KokalekuTxofreko zezen plaza
BiktimaCésar (tigrea)
Hurón (zezena)
Pertsona hilak1
Pertsona zaurituak18

Gertaerak aldatu

Ikuskizuna publizitate handiz antolatu zen, baina ez zen halakorik zezenplazetan ikusi izandako lehena; 19. mendean egon ziren tigre eta zezenekin ikuskizunak Madrilen, adibidez.[3] Donostiakoan, César izeneko tigre bat ikusleen bistara izan zuten egun batzuez. Rammand izeneko Marseillako animalien trafikatzaile batek saldu omen zuen tigrea ikuskizunerako. Zezenari Hurón zeritzon, 5 urtekoa zen, eta Andaluziako ganadutegi batean zuen jatorria, Antonio López Plata ganaduzalearen jabetzakoa izan zen.

Ikuskizuna txekor-zezenketa batekin hasi zen, baina plaza beteak tigrearen eta zezenaren arteko lehia ikusi nahi zuen. Burdinazko hesizko kaiola bat osatu zen plaza erdian bi animaliak bertan sartzeko, eta hara zuzendu zituzten biak. Kolpe eta danbateko tiroekin animaliak xaxatu arren, ez zioten elkarri amorru handiegiarekin ekin. Zezena erasoka hasi zen, eta tigreak zauriren bat egin zion muturrean kontrarioari. Bazirudien zezena gehiago edo erasokorragoa zela, baina tigrea bazter batean geratu zelarik, bi animaliak apatiko samar geratu ziren.

Lehia geratu egin zen, baina publikoak odola nahi zuen, animalia batek bestea akabatzea, eta suziriak jaurituz eta xaxatuz, elkarren kontra jarri zituzten animaliak une labur batez. Cesar tigreak lepora egin zion salto Huron zezenari, eta honek bultzada handi batez gainetik kendu zuen tigrea kaiolako ate baten kontra joz: atea apurtu eta zabaldu zen, eta bi animaliak plaza irekira irten ziren. Tigreak harmailetara salto egin zezakeela ikusirik, panikoa zabaldu zen. Laneko zerbitzuan zeuden mikelete batzuek fusil eta pistolaz tiroka hasi zitzaizkien bi animaliei, eta publikotik ere tiroka hasi ziren batzuk. Pertsona bat hil zen (Juan Pedro Lizarriturri) eta zenbait zauritu (tartean Julio Urkixo euskalari eta diputatua, eskumuturrean zauritua) denak bala zauriz itxura batean, ez animaliek eraso eginda. 18 zauritu izan ziren guztira. Iturri batzuen arabera, bi izan ziren hilak.[4]

Zauritutako César tigrea publikoko pertsona batek tiroz hil zuen azkenean plazan bertan. Hurón zezena ere hil zuten, baina ukuiluetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2015-07-26). «Zezena, tigrea eta benetako basapiztiak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. (Gaztelaniaz) «San Sebastian Capital Cultural (1904): lucha entre el tigre "Cesar" y el toro "Hurón" en la plaza de toros | Aryse» www.aryse.org 2011-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  3. (Gaztelaniaz) X, Lady. (2022-07-04). «Tigres contra toros y elefantes o la España que se deleitaba con la sangre» Agente Provocador (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  4. (Gaztelaniaz) «EN LA CORRIDA SE ARMÓ LA DE SAN QUINTÍN.» El Torrenti 2008-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).

Kanpo estekak aldatu