Tienditas nazioarteko zubia

Tienditas nazioarteko zubia (gaztelaniaz: Puente Internacional Tienditas) oinezko eta ibilgailuentzako nazioarteko zubia da, Venezuelako Táchira eta Kolonbiako Norte de Santander biltzen dituena. Kolonbia eta Venezuela arteko mugako zubi honek Táchira ibaia zeharkatzen du.

Tienditas nazioarteko zubia
Kolonbia eta Venezuela arteko muga
Kokapena
Estatu burujabe Venezuela
Venezuelako estatuaTáchira (estatua)
Venezuelako udalerriaMunicipio Ureña
Koordenatuak7°52′36″N 72°27′08″W / 7.8768°N 72.4523°W / 7.8768; -72.4523
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2014 - 2016
Arkitektura
Materiala(k)hormigoia
Dimentsioak42 (zabalera) × 280,1 (luzera) m
Gurutzatzen duTáchira River (en) Itzuli
Atalakerrei: 6

Historia aldatu

Lehen harria 2014ko urtarrilaren 24an jarri zuten,[1] eta gehienez ere 20 hilabeteko epean amaitzeko proiektatu zuten. Nicolás Maduroren (Venezuela) eta Juan Manuel Santosen (Kolonbia) gobernuek 32 milioi dolarreko kostua izango zutela kalkulatu zuten.

Nazioarteko bosgarren zubia da bi herrialdeen arteko mugan; Táchira ibaiaren gainean eraikitako 3 zubi paralelok, noranzko bakoitzeko 3 errei dituzten bi ibilgailuk eta 10 metro inguruko zabalera duen oinezkoentzako zubi batek osatzen dute, guztiak 280,10 metroko luzerarekin. Berezitasun bat du: Venezuelan dobelen bidez eraikitzen lehena da, aurrerapen-orgen sistemarekin. Proiektuak, gainera, zubiaren alde banatan bi kontrol-postu aurreikusi zituen, Mugen Zentro Nazionala (CENAF) izenekoak.[2]

2016 hasieran amaitu zuten, baina 2015eko Kolonbia eta Venezuelaren arteko krisiaren eta Venezuelako mugako itxieraren ondorioz zubia ez zuten ofizialki ireki.[3]

2019an, Nicolás Maduroren gobernuak zubia blokeatu zuen karga-edukiontziekin, Venezuelan laguntza humanitarioa ez sar ez zedin.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu