Think tank (hitzez hitz, gogoeta gordailua edota hausnarketa gordailua) giza zientzien inguruko ikerketa izaerako erakunde edo aditu taldea da. Inoiz, alderdi politiko edota presio talde jakinei lotuta egoten dira, baina iritzi publikoaren aurrean ideologia batekiko joera nabarmena izan ohi dute. Haien jarduera gogoeta intelektuala nazioarteko edota herrialde bateko politika eta ekonomia estrategietan oinarritzen denez (ustezko ideologia batek bultzaturik), horren ondorioz alderdi politiko nahiz bestelako erakundeei eskainitako aholku bilakatzen dira, eta alderdi eta erakunde horiek jaramon egite diete, ala ez.

Talde horiek maiz laborategi militar, enpresa pribatu, erakunde akademiko edota bestelako erakundeekin lotuta egoten dira. Normalki diziplina anitzetako teoriagile edo intelektualak biltzen dituzte, analisi edota aholku politikoak elkarlanean gauzatuz edo sortuz. Think tank batek erakunde pribatu baten estatusa du, gehienetan erakunde ez komertzial gisa, eta hainbat ideia defendatzen dituzte. Beren lanak sarri garrantzi politiko handia izaten dute, bereziki Ameriketako Estatu Batuetan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu