The Trikiteens

Euskal musika taldea

The Trikiteens Iruñerriko musika taldea da; plaza taldea zehazki. 2009ko irailean sortu zuten Josetxo Ramos trikitilariak, Oskar Bariain trikitilariak eta Asier Azpilikueta pandero jotzaileak, taldekide askoren sartu-aterak izan ditu eta, fundatzaileetako bakar batek ere jarraitzen ez duen arren taldeak segitzen du.

The Trikiteens
Datuak
EzizenakTrikiteens
JatorriaIruñerria (Nafarroa Garaia)
 Euskal Herria
Musika motafolka
bertsioak
rock-popa
Urteak2009gaur egun

The Trikiteens plaza talde ezaguna da, batez ere Nafarroa Garaian[1][2]. Trikitia elementu diferentzial eta definitzailetzat hartuta, The Trikiteensek kalejirak, jotak eta porrusaldak, jauziak, valsak, mexikarrak eta dantzarako beste pieza batzuk egiten ditu. Betiko kantez osatutako errepertorioa dute, azkenaldiko kanta popularrekin nahasita. Gainera, batzuetan abesti tradizional batzuk desakralizatu egiten dituzte erritmo azkarragoekin interpretatzeko; talde modernoen kanten bertsioak ere egiten dituzte pop, rock, punk edo ska erritmoak diren kontuan hartu gabe. Dena dela, The Trikiteens-ek abesti motaren bat edo beste egiten dute, aurrean duten publiko motaren arabera, eta beti ikus-entzuleen parte hartzea bilatuz.

Egungo taldekideak aldatu

  • Maialen Areta: ahotsa.
  • Urko Milagro: ahotsa, gitarra akustikoa, perkusioa...
  • Sebas Catena: gitarra eta ahotsa.
  • Oihan Arizala: trikitia.
  • Aitor Herbon: baxua.
  • Daniel Rois: bateria.

Taldekide ohiak aldatu

  • Josetxo Ramos: trikitia.
  • Oskar Bariain: trikitia.
  • Asier Azpilikueta: ahotsa eta panderoa. Sorreratik 2016ko iraila arte.
  • Mikel Erbiti: kaja.
  • Maider Teruel: ahotsa.
  • Beñat Lopez: bateria.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Trikiteens - SUENA - Sonido Navarra. 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Euskal Jaia con The Trikiteens» El Camaleón (Iruñea: Diario de Noticias): 4. 2016ko urtarrilaren 29a.