The Langoliers (telesail laburra)
The Langoliers (euskaraz Langolierrak) 1995eko Tom Holland estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko telesail labura bat da. Stephen King idazlearen Four past Midnight ("Gauerdiko Lauak") ipuin bildumako izenburu berdineko kontakizun laburrean oinarritua dago. Patricia Wettig, Dean Stockwell, David Morse, Mark Lindsay Chapman, Frankie Faison, Baxter Harris, Kimber Riddle, Christopher Collet, Kate Maberly eta Bronson Pinchot aktoreek antzeztu zuten.
The Langoliers (telesail laburra) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Stephen King |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | The Langoliers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Atalak | 2 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, beldurrezko zinema eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 180 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Langoliers (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tom Holland |
Gidoigilea(k) | Tom Holland |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mitchell Galin (en) Richard P. Rubinstein |
Edizioa | Ned Bastille (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Vladimir Horunzhy (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1995eko maiatzaren 14a |
Amaiera-data | 1995eko maiatzaren 15a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles eta Maine |
Argumentu nagusia | Denbora bidaia |
1995eko maiatzaren 14tik 15era ABC telebista katean estreinatu zen eta bi atalez osatua dago.
Argumentua aldatu
Los Angelestik Bostonera doan Lockheed L-1011 hegazkineko bidaiari gehienak hegaldian zehar eta inongo azalpenik gabe desagertu dira, beren objektu pertsonalak bertan utziz. Eskifaiako 10 bidaiari bakarrik gelditu dira, gertaera jazo denean lo baizeuden. Baina ez dira gainontzeko bidaiariak bakarrik desagertu, baita gainontzeko munduko jendea ere. Aireportu abandonatuak, hiri hustuak... Non daude gainontzeko gizakiak? Hamar bidaiariek erantzun azkar bat topatu beharko dute, beren atzetik jarraika duten indar bitxiak atzeman aurretik...
Aktoreak aldatu
- Patricia Wettig: Laurel Stevenson,
- Dean Stockwell: Bob Jenkins
- David Morse: Brian Engle kapitaina
- Mark Lindsay Chapman: Nick Hopewell
- Frankie Faison: Don Gaffney
- Kimber Riddle: Bethany Simms
- Christopher Collet: Albert "Ace" Kaussner
- Kate Maberly: Dinah Catherine Bellman
- Bronson Pinchot: Craig Toomy
- John Griesemer: Roger Toomy
- Stephen King: Tom Holby (kameoa)
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)