The Greatest American Hero

The Greatest American Hero (euskaraz: «Amerikar Heroi Handiena») 1980ko hamarkadako EEBBko telesaila bat izan zen. Telesaila Superman superheroiaren nolabaiteko ikuspegi ironiko eta umorezkoa da.

The Greatest American Hero
Jatorria
Sortzailea Stephen J. Cannell
Jatorrizko izenburua The Greatest American Hero
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 3
Atalak 45
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa eta zientzia-fikzioa
Hizkuntza ingelesa
Antzezlea(k)
William Katt
Bestelako lanak
Musikagilea Mike Post
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ABC (2013) Dark Grey.svg American Broadcasting Company
Hasiera-data 1981eko martxoaren 18a
Amaiera-data 1983ko otsailaren 3a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Los Angeles eta Kalifornia
Kanpo loturak

Lehenbizikoz ABC katean 1981eko martxoaren 18a eta 1983ko otsailaren 3a bitartean aireratu zen.

Hego Euskal Herrian TVE1 katean egunero 15:30etan El gran héroe americano izenburupean aireratu zen. Ipar Euskal Herrian aldiz, Ralph Super-héros La Cinq katean izenburupean aireratu zen, gerora TF1 eta Ciné FX kateetan beste bitan ere berraireratu zelarik.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ralph Hinkley (William Katt) "gazte liskarzaleak" hezitzen dituen maisu bat da. Egun batez, basamortuan barrena Estralurtarrekin topo egin eta hauek ahalmen bereziak dituen janzki bat emango diote. Ralphek janzkia poliziari ematea pentsatzen du, baina FBIko agente beterano batek (Robert Culp) janzkia krimenaren aurka borrokatzeko erabil dezan gordetzeko konbentzituko du. Betebehar horretan Ralphek bere neska-lagunaren laguntza ere izango du (Connie Sellecca).

Ralphek janzkia eta ahalmenak nola erabiltzen diren erakusten duen liburuxka basamortuan galtzen duenean istorio guztia korapilatuko da. Hortaz, janzkia jantzi eta eskarmentuaren bidez nola erabiltzen den ikasiko du, ondorioz maiz katramila ugaritan sartu eta hegaldi erorketa barregarriak izan ohi ditu.

Janzkiak Ralphi janzkiak ematen dizkion ahalmenak eta telesaila aurrera doan heinean ikasiko dituenak hauek dira: hegan egin, tiro eta kolpeekiko erresistentzia, ikusezina bilakatzea, gauzak gertatu baino lehen aurreikustea edo iragartzea, telekinesia, urruti gertatzen ari diren gauzen ikuskapena, superabiadura eta pertsonen izaeraren iragartzea.

PertsonaiakAldatu

Kanpo estekakAldatu