The Great Train Robbery

The Great Train Robbery (euskaraz Tren Lapurreta Handia) 1903ko Edwin S. Porter estatubatuarrak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako western film mutu bat da. 1896ko Scott Marble antzerkigilearen antzezlan batean oinarritua dago, gainera 1900ean Butch Cassidy bidelapurrak burututako tren lapurretan ere oinarritua egotea baliteke. Alfred C. Abadie, Broncho Billy Anderson eta Justus D. Barnes aktoreek antzeztu zuten.

The Great Train Robbery
Jatorria
Sortzailea(k)Edwin Stanton Porter
Argitaratze-data1903
IzenburuaThe Great Train Robbery
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
baliorik ez
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoalapurreta filma, Westerna, ekintza-filma eta film mutua
Iraupena12 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)New Jersey
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Edwin Stanton Porter
Gidoigilea(k)Edwin Stanton Porter
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaEdwin Stanton Porter
Konpainia ekoizleaEdison Studios (en) Itzuli
[[Kategoria:Edison Studios (en) Itzuli ekoitzitako film laburrak]]
EdizioaEdwin Stanton Porter

IMDB: tt0000439 Filmaffinity: 116522 Allocine: 7993 Rottentomatoes: m/the-great-train-robbery1903 Allmovie: v149782 TCM: 327276 Edit the value on Wikidata

Garai hartan Porter lanbidez Edison Studios ekoiztxean kameralaria zen.

Estatubatuar zinemako lehenbiziko ekintza filmatzat jotzen da, bai eta aurreneko western filma ere.

Western bat izan arren New Jerseyko Milltown udalerrian filmatu zen eta denera 8 sekuentzia eta 12 minutuko iraupena du.

Film honetako eszenan ospetsuenetako bat Justus D. Barnes aktorea pantailan eserita eta aurez-aurre ikuslegoari aurpegi mehatxagarriz begiratuz pistolarekin tiro egiten duenekoa da, eszena labur honek ez zuen argumentuaren kontakizunarekin inongo loturarik era filmaren hasieran ala amaieran pantailaratzen zen. Noski, zinemaren hastapenaren aroa izanik eta jendea oraindik ere zinemaren efektu bisual berriak ikustera batere ohitu gabea zegoenez, eszena hark ikusleengan sekulako zirarra eta harridura eragiten zuen, eta lagun gutxiko aurpegia zuen bibotedun pistolari hark tiro egitean ikusle asko izutu edo ustekabeak eraginda jauzi egin, eta zinemaren lasterka irten zenik ere egon zen, bere bizian arriskuan ikusi zuelakoan.

Aktoreak aldatu

  • Alfred C. Abadie: Sheriffa
  • Broncho Billy Anderson: Bidelapurra / Bidaiari tirokatua / Tenderfoot Dancer
  • Justus D. Barnes: Kamarari tiro egiten dion bidelapurra
  • Walter Cameron: Sheriffa
  • Donald Gallaher: Mutikoa
  • Frank Hanaway: Bidelapurra
  • Adam Charles Hayman: Bidelapurra
  • John Manus Dougherty, Sr.: Laugarren bidelapurra
  • Marie Murray: Dantzalekuko dantzaria
  • Mary Snow: Neskatoa
  • George Barnes (krediturik gabe)
  • Morgan Jones (krediturik gabe)

Kanpo estekak aldatu