The Getaway (1972ko filma)
The Getaway (euskaraz Ihesa) 1972ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Jim Thompson idazlearen izenburu berdineko The Getaway eleberrian oinarritua dago. Bertan, Steve McQueen eta Ali MacGraw aktoreek antzeztu zuten.
The Getaway (1972ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | The Getaway |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, ekintza-filma, crime thriller film (en) , prison film (en) eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ihesa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Peckinpah |
Gidoigilea(k) | Walter Hill |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Foster |
Edizioa | Robert L. Wolfe (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ted Haworth (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Quincy Jones |
Argazki-zuzendaria | Lucien Ballard |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas eta Houston |
1994an izenburu berdineko The Getaway berregokitzapena izan zuen, orduko hartan Alec Baldwin eta Kim Basinger aktoreek antzeztu zutelarik.
Argumentua
aldatuMcCoy (Steve McQueen) armaz burututako lapurreta saiakeragatik espetxetratua eta 10 urteko lan astunak egitera zigortua dago. Haren emaztea den Carolek (Ali MacGraw) senarra bisitatu eta hura zigorra bete aurretik aske uztearen truk Jack Beynon (Ben Johnson) eragin handiko negoziogizon ustelarekin akordio batera iritsiko da, Beynonek McCoyri behin aske egonta Rudy (Al Lettieri) eta Frank (Bo Hopkins) pistolarien laguntzaz banku bat lapurtzeko baldintza ezarriko diolarik.
McCoyk lapurreta xehetasun guztiaz antolatu eta diru sari handia bereganatuko du. Halere, bere laguntzaileen esperientzia ezaren ondorioz gauzak korapilatu eta bere emazte Carolekin batera nerehalakoan ihes egin beharko du. Ihesaldian senar-emazteak traizionatuak eta jarraituak izango dira, maiz autoz aldatu eta euren buruak bortizkeriaren bidez defendatzera derrigortuak egon beharko dutelarik. Azkenean kamioi zaharkitu bat eta samaritar zintzo (Slim Pickens) bati esker Mexikora ihes egitea lortu dute, azken horren laguntza diruz ongi eskertuko diotelarik.
Aktoreak
aldatu- Steve McQueen: Doc McCoy
- Ali MacGraw: Carol
- Al Lettieri: Rudy
- Ben Johnson: Jack Benyon
- Sally Struthers: Fran
- Jack Dodson: Harry
- Bo Hopkins: Jackson
- Slim Pickens: cowboy zaharra
Kanpo estekak
aldatu- The Getaway filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Getaway filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)