The Future (Etorkizuna euskaraz) Leonard Cohenen bederatzigarren disko luzea izan zen, azkena analogikoaz grabatuta, 1992an plazaratuta. Arrakasta dezente lortu zuen kanta batzuk filme desberdinetako soinu bandetan agertuko zirelako. Estilo aldetik nahiko nahasia da. Horrela, gospela ("The Future"), baladak ("Waiting for the Miracle"), country-pop ("Closing Time"), diskoan agertzen dira.

The Future
Leonard Cohen taldearen
Argitaratze data1992ko azaroaren 24a
Grabazioa1992ko urtarrila-ekaina
Musika motaFolk-rock
Iraupena59:37
Hizkuntza(Ingelesez)
DiskoetxeaColumbia
EkoizpenaLeonard Cohen, Steve Lindsey, Bill Ginn, Leanne Ungar, Rebecca De Mornay, Yoav Goren
Leonard Cohen taldearen kronologia
I'am Your Man
(1988)
The Future Live in Concert
(1994)

Historia aldatu

Garai horretan Cohenen lagun sentimentala Rebecca De Mornay zen eta diskoaren ekoizpenean hartu zuen parte. Cohenek grabatu zuen azken disko analogikoa izan zen. Diskoa ez zuen arrakasta komertzial handia izan baina hala ere Kanadako 40ko topen bi kanta kokatu zituen: "Closing Time" eta "The Future". 1992an Cohenek Juno Award saria eskuratu zuen, gizonezko bokalista onena bezala. Azken unean abesti bat, "Never any good", ediziotik kanpo gelditu zen; kanta hori 1997an agertu zen, More Best of Leonard Cohen bilduman.

Soinu bandetan aldatu

Abesti batzuk filme desberdinetan erabili ziren:

Abestien zerrenda aldatu

Abesti guztiak Leonard Cohenenak dira, beste aipamen egiten diren kasuetan salbu.

  1. "The Future" – 6:41
  2. "Waiting for the Miracle" (Cohen, Sharon Robinson) – 7:42
  3. "Be for Real" (Frederick Knight) – 4:32
  4. "Closing Time" – 6:00
  5. "Anthem" – 6:09
  6. "Democracy" – 7:13
  7. "Light as the Breeze" – 7:17
  8. "Always" (Irving Berlin) – 8:04
  9. "Tacoma Trailer" – 5:57

Kanpo estekak aldatu