The Devil's Arithmetic
The Devil's Arithmetic 1999ko Donna Deitch zuzendari estatubatuarraren filma da, Jane Yolenen izen bereko eleberrian oinarritua.
The Devil's Arithmetic | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | The Devil's Arithmetic |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta zientzia-fikziozko filma |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Devil's Arithmetic (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Donna Deitch |
Gidoigilea(k) | Jane Yolen (en) Robert J. Avrech (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Murray Schisgal Fred Weintraub (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frédéric Talgorn |
Argazki-zuzendaria | Jacek Laskus (en) |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra eta Holokaustoa |
Argumentua
aldatuHasieran Hannah neska neraba lagunekin tatuaje-areto batean zer tatuaje nahi duen hausnartzen ari da. Erabaki baino lehen, Pessaheko afarira berandu iritsiko dela konturatzen da. Gorroto du familiaren sederrera joatea, senideek istorio berdinak kontatzen baitituzte eta Hannah nekatuta dago iraganari buruz entzuteaz. Bere izebak esaten dio urtero Hannah bere izenkide Chana dirudiela, baina ez dio Chana nor zen edo zer egin zuen kontatzen. Seder bitartean, Hannahk sarrerako atea irekitzen du Elias profetari sartzen utziko, baina poloniar herrixka bat ikusten du apartamentuaren kanpoaldean beharrean. Bat-batean, leku berri batean ez ezik, 1941ean ere badago.
Hannah izeba Gitl eta lehengusina Rivkaren etxean dago. Gaixorik egon dela esaten diote eta horrek etorkizunari buruz dituen iruzkin bitxiak azaldu beharko lituzke. Biharamunean, familia herrira joaten da ezkontzara. Soldadu naziek eskontza eten egiten dute, herritar guztiak birkokatuko dituztela esanez. Bidaia luze baten ondoren, kontzentrazio-esparru nazi batera iristen dira.
Hannahk ipuinak eta istorioak kontatzen dizkie beste emakumeei gogoa mantentzeko, eta eskolan historiako klaseengatik zer gertatuko den gero badakiela azpimarratzen du, baina inork ez dio sinesten.
Egun batean, komandantea Rivka eta beste presoak gaixorik daudela ohartzen da, eta gas ganberara joateko agintzen die. Inork ikusi baino lehen, Hannah Rivkarekin lekuz aldatzen da. Gas ganbara sartzean, gaur egunera itzultzen eta bere familiaz inguratuta esnatzen da. Izeba Eva besarkatu eta Rivka deitzen dio, bere harridurarako. Modu pribatuan hitz egiten dute eta Hannahk aurretik ezagutzen ez zituen xehetasunak betetzen ditu.
Aktoreak
aldatu- Kirsten Dunst: Hannah Stern/Chana Abramowicz
- Brittany Murphy: Rivka
- Paul Freeman: errabinoa
- Mimi Rogers: Leonore Stern
- Louise Fletcher: izeba Eva
- Daniel Brocklebank: Shmuel
- Shelly Skandrani: Leah
- Philip Rham: Krieger komandantea
- Daniel Rausch: Steinbach sarjentua
- Kristy McFarland: Yetta
- Paulina Soloveičik: Sarah
- Lilo Baur: Mina
- Nitzan Sharron: Ariel
- Rachel Roddy: Esther
- Ivea Jackevičiūtė: Miriam
- Stewart Bick: Burton Stern
- Vaidotas Martinaitis: Hans
- Inga Tuminienė: Ingrid
- Nijolė Narmontaitė: Hedwig
- Leonardas Pobedonoscevas: Isaac
- Ava Finch: Aliza
- Louis Negin: osaba Morris
- Caterina Scorsone: Jessica
Ekoizpena
aldatuVilniusen (Lituania) 1998ko udazkenean filmatu zen. Filmaketa hasi aurretik, Auschwitz antza izateko diseinatutako kontzentrazio-esparru bat eraiki zuten[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) King, Susan. «Re-Creating the Scene of the Crimes» Los Angeles Times 1999/03/28.