Ireki menu nagusia

The Caper of the Golden Bulls edota Carnival of Thieves (euskaraz Urrezko Zezenen Katramila edota Lapurren Inauteria) 1967ko Russell Rouse estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta komedia film bat da. William P. McGivern idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Stephen Boyd, Yvette Mimieux eta Giovanna Ralli aktoreek antzeztu zuten.

The Caper of the Golden Bulls
Chupinazo1 sanfermin.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1967
Jatorrizko izenburua The Caper of the Golden Bulls
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa lapurreta filma eta akziozko filma
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Russell Rouse
Gidoigilea(k) David Moessinger Itzuli
William P. McGivern Itzuli
[[Kategoria:David Moessingerrek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:William P. McGivernek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Stephen Boyd
Yvette Mimieux
Giovanna Ralli
Arnold Moss
Vito Scotti
Jay Novello

[[Kategoria:Yvette Mimieuxek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Arnold Mossek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Vito Scottik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jay Novellok Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Clarence Greene Itzuli
[[Kategoria:Clarence Greenek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Chester Schaeffer Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Vic Mizzy Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Espainia
Kanpo loturak

1967ko Iruñeko Sanferminetan girotua dago, hortaz, filmaren argumentuaz gain, garai haietako Sanferminak nahiz hiria bera nolakoa zen ikusteko aukera bikaina ere bada. Bitxikeria gisa, Iruñeko udaltzainak ingeles peto-petoan mintzatzen agertzen dira, noski, ingeles hiztun aktoreak baiziren.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Peter Churchmanek (Stephen Boyd) jada denbora asko banketxeak lapurtzetik laga eta orain Iruñean hiritar aberats eta zintzo bezala bizi da, gainera Grace Harvey (Yvette Mimieux) estatubatuar emakumearekin batera bizi da. Baina Angela (Giovanna Ralli) lankide ohia agertu eta Iruñeko Banku Nazionala lapurtu dezan txantaia egingo dio. Hortaz, Churchmanek iraganeko lanbideari berrekitera beharturik egongo da eta lapurreta egiteko plan bikain bat garatuko du: Bankua Iruñeko San Ferminetako jaietan parrandazaleen artean nahastuz lapurtzea... ordurarteko bere bizitza erosoaren amaiera izango ote da?

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu