The Boys of Barr na Sráide

The Boys of Barr na Sráide (euskaraz Barr na Sráideko Mutilak) Irlandako abesti herrikoi bat da. Abesti honen hitzak Sigerson Clifford (1913–1985) olerkariak idatzi zituen. Abestiaren izenburuak Kerry konderriko Cahersiveen udalerriko kale bati aipamen egiten dio, izan ere, Barr na Sráide irlanderaz Goenkale esan nahi du, literalki "goiko kalea". Clifford jaiotzez Cork hirikoa izan arren, gurasoak Kerry konderriak zituen.

The Boys of Barr na Sráide
Jatorria
Ezaugarriak

Olerkiak olerkariaren haurtzaroa eta bere lagunei buruz mintzatzen da, bai eta Irlandako Independentzia Gerra eta Black and Tans britainiar indar paralimitarrei buruz ere.

1950eko hamarkadan Seán Ó Síocháin abeslariak RTÉ Radio irratiko The Balladmakers Saturday Night irratsaioan lehenbiziko aldiz jendaurrean abestu zuen, 1970ko hamarkadan Christy Moore abeslariak herrialde osoan ezagun bilakatuarazi zuelarik.

Kanpo estekak aldatu